viernes, 4 de mayo de 2012

LEA ARTIBAIKO  OLINPIADAK MARKINAN
Apirilaren 27an, Markinara joan ginen Olinpiadetan parte hartzera. Goizean frontoiko jolasetan parte hartu genuen eta bazkaldu ostean pala txapelketatxoan parte hartu genuen.
Ederto pasa genuen eguna eta beste eskolako umeak ezagutzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko Aulestiko Irati eta Andoreri euren laguntzagatik  txapelketan parte hartzeko, bikoteka aritu behar ginen eta LH5 eta LH6koentzat zuzenduta zegoenez Koba eta Xabat baino ez ginen joan.

jueves, 2 de febrero de 2012

Igerilekuan

Ikasturte honetan azkenerako utzi beharrean, lehenengo hiruhilabetean egin genuen igerilekuko ikastaroa. Egia esan , hobeto antolatu gara eta kurtso amaierako estutasunak ez ditugu izan!

lunes, 30 de enero de 2012

Koba Artiako lasterketan

San Polikarpo eguna Artiako jaia da eta iaz hasita krossa antolatzen dute. Koba, LH 6. mailakoa bertara joan eta parte hartu zuen. Eguraldi eskasa izan bagenuen ere, Kobak oso ondo korrika egin zuen. Oso ondo artista!